III 23, 2. Jauna, zure elhesta llabür hunek badizü bere beithan untsatarzün hanitx.
Erraiteko txipi düzü, enthelegüz aldiz handi, eta ekhoizpenez aberats.
Ezi leialki begira ahal balin baneza, nahaspillak elikezü behar nitan, hañ ehiki sorthü.
Ezi ene büria bake gabe, edo phezütürik senditzen düdan ordü oroz, edireiten dizüt, zük erakutsi gaizetarik hürrüntü nizala.
Bena zük photeriak oro beitütüzü, eta arimaren, profeitia bethi maite beitüzü, emenda ezazü nitan zure grazia; amurekatik zure erranak konpli, eta ene salbamentia egin ahal dezadan.
III 23, 3. Etzitiala, ene Jinko Jauna, niganik hürrünt, ene Jinkua, sokhorri emaiteko so bat egidazü, ene kuntre xütitü direnen gañen hanitx phensamentü suerte, eta ene arima dolorez bethatzen dien lotseri handiak.
Nula hetarik igarenen niz, minik hartü gabe? Nula akazatüren dütüt?
Ni, dio Jaunak, zure aitzinetik juanen nüzü: nik aphaltüren zitit lürreko banitusak: nik idekiren zitit presuntegiko borthak, eta segretien gaiza