Orri hau berrikusi gabe dago
gañetik izan behar dizie, eta haboro konsolazione, eta plazer eman behar diezü, ezi ez huntarzün jadanik ükhen, edo gero ükhen behar dütianek orok.
XXIII. KAPITÜLIA
Bake handi bat erakharten dien laur gaizak.
III 23, 1. Ene semia, orai erakutsiren deizüt, bakiaren, eta egiazko libertatiaren, bidia.
Egizü, Jauna, erran düzün bezala, zeren horren entzütiak, plazer eginen beiteit.
Iseia zite, ene semia, besteren lehenago, ezi ez zihauren boronthatiaren egitera.
Haita ezazü bethi aphürrago, ezi ez haboruago ükheitia.
Txerkha ezazü bethi, lekhürik aphalena, eta besten pian izatia.
Desira, eta othoi egizü bethi, Jinkuaren boronthatia zütan osoki egin izan dadin.
Hola datian gizona sarthüren da bakian, eta phausian.