Orrialde:Maister 1757.djvu/242

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


emanak, eta kreatürak oro beno gorago juaiten delarik.


III 21, 3. O Jesü Krist ene espus ezinago maitia, maithazale ezinago xahia, kreatüra ororen bürzagia, nurk emanen deitzat egiazko libertatiaren hegalak, zureganat hegaltatzeko, eta zütan phausatzeko.

O nuiz eman izanen zait, ene Jinko Jauna, zuñen ezti ziren, osoki ikhustia, eta gozatzia.

Nuiz zureki jüntatüren niz, hañ osoki, nun zureganako amuriuaren handitarzünak nihaurganako sendimentia gal erazi dizadan; amurekatik zü goza zitzadan, zentzier eman ezten bezala, eta oroz ezagützen eztien gisa batez.

Orai aldiz hasperen ardüra egiten dit, eta ene desditxatü izatia, dolorereki kharreiatzen.

Zeren miseriazko lekhü huntan hanitx gaitz jiten beitira; zuñek ardüra errebelatzen, tristetzen, eta ülhüntzen benaie: ardüra ene ezpiritia arranküran, barreiarzünian, eta bereganat thiratzen dielarik, nahaspillan etxekiten beiteitade; eta hori dela kausa, zureganat ezin hüllantzen nüzü, trebükü