Orri hau berrikusi gabe dago
Gizon debotak lekhü orotan bereki kharreiatzen dü Jesü Krist bere konsolazalia, eta erraiten deio sokhorri nazazü, ene Jesüs jauna, thenpora, eta lekhü orotan.
Biz haur ene konsolazionia; konsolazionen ororen gabeziaren, gogo hunez, nahi ükheitia.
Eta zure konsolazionia faltatzen bazait, zure boronthatia, eta ene borogatzeko emaiten deitadazün gaztigia, zerbütxa dakidan ene konsolazionerik handienarentako.
Ezi zure khexatzia, eztüzü bethierekoz, ez etare zure mehatxia eternitatekoz.
XVII. KAPITÜLIA
Gure arrankürek orok Jinkuatan ezarri behar diela.
III 17, 1. Ene semia, eitz nazazü, zütan nahi düdanaren egitera, nik bazikit zer den hun zuretako.
Gizon ziren bezala, zure phensamentiak jiten zaitzü, eta zure sendimentiak