Egürükazü aphür bat, egürükazü, o ene arima, Jinkuaren promesa, eta ükhenen düzü zelian, huntarzün ororen bilkhüra.
Oraiko gaizak sobera, behar ezten bezala, desiratzen badütügü, zelükuak, eta eternitatekuak galdüren dütüzü.
Hun thenporaletzaz zerbütxa zite, eta eternitatekuak desira itzazü.
Eztüzü hun thenporalik, zü osoki asezia ahal zitzakeienik, zeren ezpeitzira kreatü izan hen gozatzeko.
III 16, 3. Hun kreatü izan direnak oro züntian ordian, etzinteke izan ahal dohatsü: bena zure dohatsütarzüna oro diagozü Jinkuatan, gaizen ororen kreazalian.
Eztüzü dohatsütarzün hura, mündü hunen maithazale erhuek uste, eta laidatzen dien bezala, eta arima xahiek, zunbait ordüz, gozatzen dien bezala, zuñen phensamentiak oro, zelietan beitaude.
Gizoneganik jiten den konsolazionia oro, bano eta llabür da.
Egiak bihotzian boroga erazitzen deizün konsolazionia da, dohatsia, eta egiazkua.