Orrialde:Maister 1757.djvu/212

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


O zerbütxü besarkatü, eta bethi desiratü behar günükiana, zuñtzaz merexitzen beitü ihurk huntarzün ezinago handia, eta jardiesten alagrantzia bethi irañen diana.


XI. KAPITÜLIA


Behar dütiala ihure bere bihotzeko desirak untsa ikhertü, eta xüxentü.


III 11, 1. Oraidrano untsa ikhasi eztütüzün hanitx gaiza behar dütüzü, ene semia, orai ikhasi.

Zuñ dira hurak, Jauna?

Zure bihotzeko nahiküntia, osoki eni plazent den bezala, ezar dezazün, etzitian izan zure büriaren maithazale, bena ene boronthatiaren egitera sü handireki iseia zitian.

Ardüra zure nahiküntek gortzen, eta phausatzen zütie; bena gogua emazü, eia ene uhuriak, ala zihauren abantallak haboro bulkatzen zütian.

Ni nizala kausa bada, kuntent izanen zira, nulanahi beita gaizak jin erazi ditzadan: bena zerbait zihauren profeitürik estalirik balin bada, harek