oroz zü zerbütxatü behar züntükedana, eta zure laidoriuetan seküla debeiarzünik hartü behar enükiana.
Hala nahi dit, hala desiratzen dit; bena nik ments dütüdanen ororen süplitzeko ükhezü huntarzüna.
III 10, 5. Ala beita uhure, eta gloria handia, zure zerbütxatzia, eta zure amurekatik, beste gaiza ororen mesperetxatzia!
Ezi nur ere gogotik zure ezinago saintü den zerbütxiaren pian jarten beitira, hek ükhenen dizie grazia handi bat.
Nur ere zure amurekatik, aragiaren plazer orotarik hürrüntü beitirateke; hek edirenen dizie Espiritü Saintiaren ezinago ezti den konsoliua.
Nur ere zure izenetan bide hersian jarten beitira eta mündüko arranküretzaz bilaizi beitirateke, hek jardietsiren dizie ezpiritüko libertate handi bat.
III 10, 6. O Jinkuaren zerbütxü eder, eta maithagarria, zuñek gizona saintützen, eta libertatian ezarten beitü.
O relijiusen izatiaren mithilgua sakratia, zuñek gizona ezarten beitü aingürien pare, Jinkuaren apaisazale, debrien lotsa erazizale, eta arima fidel orori laidable.