orotarik pikarraitü den bat? Hürrün, eta mündiaren bazterrian da, harek bezañ beste balio diana.
Phüntü hortara heltzeko, gizonak, emanik ere lütian hunak oro, orano elizate deus.
Eta eginik ere penitentzia handi bat, orano aphür lizate.
Eta jardietsirik ere jakitiak oro, orano hürrün lizate.
Eta ükhenik ere berthütiak oro, eta debozione ezinago süz bethe bat, orano hanitx ments lüke: erran nahi beita gaiza bat, zuñen ezinago behar handi bat beitü.
Zer da hura? Gaizer orori adio erranik, bere büria eitz dezan, eta osoki berautzaz bilaiz dadin, eta deus ere, berauren amurekatik, eztezan etxeki.
Eta egin unduan, egin behar zütiala ezagützen zütian gaikak oro; uste ükhen dezan, deus ere eztiala egin.
II 11, 5. Eztezan kasü handirik egin, zeren balio handitako igaraiten ahal den: bena egian erran dezan zerbütxari ezdeus bat dela: egiak berak dioian bezala: manhatü izan zaitzien gaizak oro egin dütükezienian; errazie zerbütxari