garhaitzen, eta bere desirkünten ororen Jinkuaganat eramaiten, ikhasi beno lehen.
Nuiz ere gizona bere bürian bermatzen beita, ehiñera kanpotiko konsolazionetara erorten da.
Bena egiazko Jesüsen maithazalia, eta bihoztoiki berthüter jarraikilia, halako konsolazionetara ezta erorten, eta holako gozozko eztitarzünik eztü txerkhatzen: bena nahiago dü hartü indarka handirik, eta Jesü Kristen amurakatik, soferitü triballü gogorrik.
II 9, 4. Nuiz ere arren Jinkuak ezpiritüzko konsolazione bat emanen beiteizü, goza ezazü esker handireki: bena ezagüt ezazü Jinkuaren huntarzün bat dela, zük merexi eztüzün bat.
Etzitiala handi, ez sobera alagera, ez zihaurtan banoki fida: bena ükhen düzün huntarzünaz ümiliago zite, abisatiago ere, eta lotsorrago izan zite, zure egitate orotan; oren hura igarenen, eta tentazionia jarraikiren denen gañen.
Konsolazionia galdü dükezünian, eztezazüla berhala esperantxa gal: bena egürüki ezazü ümilitatereki, eta pazentziareki, zelüko bisita, Jinkuak dianen gañen