Eta miraküllü deia, photere oro dianaz egari, eta gida ezinago handiaz gidatü denak, eztezan bere karga sendi?
II 9, 2. Gogo hunez hartzen dügü konsolatione zunbait, eta nekez gizona beraurtzaz bilaizten da.
Jondane Laurenti martirak, bere aphezareki, mündia garhaitü zian: zeren, mündian maithagarri üdüri ziren gaizak oro mesperetxatü beitzütian: eta phena gabe soferitü beitzian, Sixta Aita Saintiaganik, zuñ ezin haboro maite beitzian, Jesü Kristen amurekatik, berhezi izatia.
Kreazaliaren arren amuriuaz, gizonaganatko amuriua garhaitü ükhen zizün, eta gizonen konsolazioniaren lekian, haitatü ükhen zizün Jinkuaren boronthete Saintia.
Ikhas ezazü zük ere, Jinkuaren amurekatik, zunbait adixkide maite, eta behar zünükianaren eizten.
Eta etzitiala triste, nuiz ere adixkide batek eizten beitzütü, dakizünen gañen, orok azkenian algarganik berhezi izan behar dügüla.
II 9, 3. Untsa, eta lüzaz gizonak behar dü bere büriari gerla egin, haren osoki