aphür hunkiren zütie.
Nun zira zihaur beithan etzirenian? Eta zihauren büria eitzirik, gaikak oro lasterkatü unduan, zer profeitü idoki düzü?
Bakia, eta Jinkuareki jünto izatia ükhen nahi badüzü, behar dütüzü, beste gaizak oro mesperetxatürik, zihaurtan gañen bethi begiak etxeki.
II 5, 3. Hartakoz profeitü handirik jardietsiren düzü, zure büria arranküra thenporalik batere gabe etxekiten badüzü.
Hanitx faltatara eroriren zira, gaiza thenporalez sobera pheretxü egiten badüzü.
Etzaizüla deus handirik, deus gorarik, deus ederrik, deus maithagarririk, Jinkua bera, edo Jinkuari so daudian, gaikak baizik.
Ezdeus bezala etxeki ezazü, kreatüra zunbaiteganik jiten zaizün konsolazionia oro.
Arima Jinkua maite dian batek, haren eretzian, beste gaizak oro mesperetxatzen dütü.
Jinko eternala bera, lekhü orotan edireiten dena, eta oro bethatzen dütiana da, arimaren konsolazionia, eta bihotzeko egiazko alagrantzia.