Orrialde:Maister 1757.djvu/122

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Laxatzen hasten bazira, berhala gaizki edirenen zira.

Debozioniari aldiz emaiten bazira, edirenen düzü bake handi bat, eta zure phena arhinago senditüren düzü, Jinkuaren grazia, eta berthütiaren amuriua dela kausa.

Gizon debot, eta arrahein bat gaiza ororen egitera prest da.

Haboro phena dü, biziuen, eta pasionen kuntre indarkatziaz, ezi ez khorpitzaren lanetzaz, izert erazitziaz.

Falta txipier ihesi egiten eztiana handietara emeki emeki eroriren da.

Arratsen bethiere alagera izanen zira, baliuski egüna enplegatü badüzü.

Zihauren egitatetan gañen gogua handi bat emaiten düzülarik, bizi zite, zure büria kuraja, eta abisa ezazü, eta zernahi beita den bestetzaz, etzitiala zihaurentako ezaxolatü izan.

Zunbatenaz bortxa haboro zure büriari eginen beitüzü, hanbatenaz bizitze hunian profeitatürenago düzü. Hala biz.


Lehen libriaren akabantza