ez edateko, ez lorik egiteko: bena ahal zenezan bethi Jinkua laida, eta debozionezko gaizetan baizik etzintian egon: ordian hanitxez dohatsiago zinante, ezi ez orai khorpitzari, zernahi beita behar dela kausa, manien egiten zaudiano.
Jinkuak baletsa, halako beharrik elizan, eta arimak behar lütian errekeitiak goguan ükhen gintzan, zuñ elas aski bekhanki gozatzen beitütügü!
I 25, 10. Gizona kreatürari bateri ere konsolazionerik ez galthatzeko phüntiala heltü denian; ordian lehenik Jinkuaren untsa gozatzen hasten da, zernahi beita gisaz egitekuak egin ditian.
Ordian eztü, ez gaiza handiak alageratüren, ez txipiak tristetüren; bena bere konfidantxa osua Jinkuatan ezarten dü, zuñ ezpeita deus galtzen, ez hiltzen, bere gaizak oro harentako bizitzen dira, eta haren maniala berhala obedient dira.
I 25, 11. Orhit zite bethi zure azkentziaz, eta thenpora galdia eztela berriz ützültzen.
Eztütüzü seküla berthütiak jardietsiren, arranküra handirik ükhenez, eta untsa gogua emanez baizik.