Orrialde:Maister 1757.djvu/118

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


ezazü, gisa batez nun, etsenplü hun zunbait ikhusten, edo entzüten düzünian, her jarraikiteko süz betha zitian.

Zerbait gaixtorik ikhusten badüzü, gogua emazü hañbeste egin eztezazün, edo zunbait ordüz egin balin badüzü; lehen beno lehen hartarik xahatzera iseia zite.

Besteren falter zük gogua emaiten düzün bezala, bestek ere zurer bere aldian gogua emaiten dizie.

Ala beita ezti, eta maithagarri, fraide debot, eta süz bethen, bere xedia untsa begiratzen dienen ikhustia!

Ala beitira triste eta greugarri, bide gaixtuan duatzanen ikhustia, zuñek ezpeitüte begiratzen, hen izatiari so daudian xediak!

Ala beita damügarri, bere izatiari so daudian gaizen laxükeriaz uztia, eta arrankürarik ihurk üken behar elükianetarat, bere goguaren ezartia!


I 25, 6. Orhit zite, hartü düzün deseñ hunaz eta begien aitzinian ükhen ezazü Jesü krüzifikatü izan denaren imajina.

Untsa ahalkez behatzen ahal zira, ikhusirik jesü Kristen bizitzia, zeren