Orrialde:Maister 1757.djvu/117

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


hek nahi bezala eztiren gaizen, garhaitzera; hek bestez orok beno haboro profeitü berthüterik idokitzen die.

Ezi zunbatenaz gizonak bere büria garhaitzenago, eta ezpiritüz hil erazitzenago beitü: hanbatenaz hobeki Jinkuaren bidian juaiten da, eta grazia handiago baten ükheitia merexitzen dü.


I 25, 4. Bena orok eztie bardin indar, bi gaiza horien egiteko.

Haregatik orogatik, zelo egiazko batez hunkirik denak, nahi bada dian pasione haboro, hobeki berthütian profeitatüren dü, ezi ez obra hunetarat hotz denak, nahi bada dian izate untsa xedatü bat.

Bi gaiza berheziki hun dira, huniala ützül erezitzeko; bere büriaren indarreki soltatzia, enjogidüra gaixtuak okher erazi nahi lükian gaizatik, eta zuñ ere huntarzünen ihurk haboro mengua beitü, hari sü handireki jarraikitia.

Zer ere bestetan hanitxetan itxusi beitzatzü, hetarik hürrüntzera, eta zihauren korajuski begiratzera, iseia zite.


I 25, 5. Lekhü orotan zure profeitia ediren