Orri hau berrikusi gabe dago
<93>
plazerreki heen besarkatuz, zeren Jaunaren borondathia hala den.
Hirurgerrena. Erran dugun seindimendietan finkatu, seindi artekan gure bihotzetan plazer bat Jinkoaren borondathiaren gu beitan konplitziaz, hanbat aflikzionetan nola mesperetxietan eta phenetan, gure kontentamendu osua hartan idiren artekan.
Laurgerrena. Jinkoaren borondathiaren araura dela ezagutzen dugunik egiteko ez uzthia haren zerbitxuko eta gloriatako, hortan segitzen dugularik Salbazale adorablia, zoiñek beti Aita Eternalari laket zitzaskon gauzak egiten baitzithien.
Bostgerrena. Hola egitia net moien hun bat duzu beti Jinkoaren presenzian egoiteko eta otoitza segidasko bathian irauteko, bai eta ere mortifikazioniaren bertuthiaren gogotikago besarkatzeko.