<92>
eta heen egithian, Jinkoaren amoriuaz usustathiak seindi artekan, gure plazer guzia ezarriz Jaunaren borondathiaren konplitzian, ezagun izan dadin Jinkoaganako amoriuak eragiten derauskigula; eta horra zertan dagon Jinkoaren presenzia beti begien aitzinian atxiki behar dugun eta bethiereko otoitza segitu behar duguna. Deuz ere eztuzu prootxosorik gauzen seinduki egiteko eta arimaren salbamendiarendako.
ZAZPIGERREN KAPITULIA [I/7/5]
Jinkoaren borondatera egoithiaz
Lehen gauza. Ororen errezebitzia nolako-nahi diren, nunti-nahi eta zernahi maneras heltzen diren, Jinkoaren eskutik jinak bezala, zoiñek aita hun batek bezala gure hobetan igorten baititu, haren borondate seindura osoki orotan eta beti gaudelarik, Jesu-Kristok berak erraiten baleragu bezala: ene Semia, nahi dizit egin eta sofri dezazun haur ene amorekatik.
Bigerrena. Intseatu beti eta hanbat Jinkoaren borondathiaren araura gauza guziak hel diten desiratzera. Lehenik pazienki sofrituz nahigabiak. Bigerrenian gogotik eta fite heen errezebituz. Azkenian