<89>
Nola hok ihiki egiten baitira, denbora luzaz heen egiten nehor ar dieitezu eta hartakotz, eriak eztirenian estatutan beste otoitzarik egiteko, nehork konseillatzen direezu ardura Jinkoaganat bihotzen alxatzia, borondathiaren edo amoriosko aktuen egitez, zeren horiek aiza denbora oroz egin baititake. Halaz, elizan ordian beste abanthailarik erran dugun pratikan edo maneran, bezik ere hartan bestetan beno luzazago irauteko edo egoiteko ahala, beti aski lukezu Jinkoaren presenzian egoiteko manera hunen bestia beno aboro estimarazitzeko, eta orano arrazoin bortitzaguaz, huni eman behar dirakoguzu besten gañan preferenzia, edo hauthia eman beste anitz pundutan beste manerak beno protxosago delakotz.
Bena hobekienik goguatu behar diena duzu, nehor eztela jarten Jinkoaren presenzian hartan xoilki baratzeko, bena hura present dela orhituz, gure obra guzien untsa eta seinduki egiteko; ezi Jinkoa present dela orhiturik ere, gure beste obrak laxoki eta gaizki egiten bagintu, Jinkoaren presenziaren orhitxapena elukezu debozione prootxoz bat, bena illusione edo engenio kaltekor bat. Behar dizi, beraz, nehork ispirithian begi batez Jinkoa present ikusi onduan, besthiaz sogin haren amorekatik gauza guzien