<88>
Jesu-Kristoren imitatzeko desir handi batzu, eta azken bihotzaren seindimendu hotarik dihazu otoitzaren prootxu guzia—, orobat ere, Jinkoaren presenzian egoitetik idoki behar den fruthia borondathiaren aktuetan diagozu eta halaz, arrangura abororeki heer jarraiki behar zi.
Bigerren arrazoiña duzu, zeren hunen segitzia bestena beno ihiago eta ezthiago delakotz, zeren bestetan endelgiak eta ispirithiak anitz akitu eta trabaillatu behar baitu gauzen gogora ekarteko, bena manera huntan ispirithia estuzu batere phenatzen. Aski dizi bihotzaren Jinkoaganako seindimendu amoratsietan egoithia, zoin phenatu gabe jiten baitira. Egia duzu nehor ezthaiteela Jinkoaren presenzian jar haren presenziaren gañan endelgusko edo fedesko akto bat egin gabe, hala nola Aldareko Sakramendu Seindiaren aitzinian nehor jarten denian, lehenik Jesu-Kristo han present dela sinhesten dizi, bena gero han egoiten den denbora emaiten dizi haren adoratzen, remesthiatzen, hari bere amoriosko seindimendien erakasten eta hari behar thien grazien galdeiten; orobat Jinkoaren presenziaren gañan, fediaz Jinkoa present dela sinhetsi onduan, endelgiaren aktuen egiten aboro egon gabe, nehor borondathiaren edo Jinkoaren amoriosko aktuen egitera lehiatzen duzu.