<361>
HIRURGERREN KAPITULIA [III/4/3]
Garbitarzunaren gañan gauzarik thipienez nehork kasu egin behar diela
Zunbatenaz ere garbitarzuna bertuthe preziathia baita, hanbatenaz aboro arrangurareki nehork begiratu behar zi; ezi jeneralian bertuthe guzietan egia denaz geroz —dioen bezala Ispiritu Seindiak— gauza thipiak mezperetxatzen thienak, handietara emeki eroriko dela, lanjer hori handiago duzu garbitarzunaren bertuthe anitz delikatu eta balios den huntan, zoiñi gauzarik thipienak damu handi egin baitiro; hala nola ikusten baitugu ordenarioski gauza preziathiener eta baliosener kalte handi egiten diela esthakururik thipienak. Eta arrazoin handireki erraiten ahal dizi estela bertutherik haur beno delikathiagorik eta zaurtzen ihiago denik. Gizon seindu batek konparatzen dizi garbitarzuna miraill bateki, zoiñi hats ukaldi batek bere garbitarzuna gal-arasten baiterako; orobat xahutarzunari gauzarik thipienek bere edertarzuna galarazitzen dirakozu. Hartakotz nehork erne egon behar zi haren eder eta xahu begiratzeko, seindimendiak mortifikatuz, pentsamendu gaisto guziak fite kazatuz eta arranguroski