<359>
orano ber Seindiak, pentsamendu gaistorik ez uken, zure begiak so desonestetarik begira itzazu eta egizu heeki tratu, behin ere sorik ez egiteko desiratzia sori esten gauzer. Nor estu estonatuko —ziozu aldis Seint Krisostomak hitz beren gañan— ikusthiaz Jop Gizon handi Demoniuaren beraren intseu eta finezia guziak benzitu zithien hura, estela menturatzen emaste bati bertaitera sogitera? Hori da —ziozu Seindu berak— guri erakasteko Seindienek ere zunbat arrangurareki bere begiak behar tusten begiratu.
Seint Efrenek ziozu hirur gauza handiski baliatzen direla garbitarzunaren osoki begiratzeko: sobre izaithia, elhe guti erraithia eta begien begiratzia. Lehen bietan erne izanik ere, hirurgerrenian laxatzen bazira, zure garbitarzuna galtzeko lanjerretan dukezu; ezi hala nola hura galtzen baita kanetak ixurten dienian, orobat arimaren garbitarzuna galtzen duzu begiak begiratzen espadira so debetathietarik. Beste Ermithain Seindu batek ziozu, emaste bati so egithia lanza pozoindatu bat dela, zoiñen pozoiña zauriti fite bihotzera baituha, eta hala nola su pindar bat lastora erorten denian, berheala hiltzen espada su handi bat pizten baitu, orobat suetarik jiten diren pentsamendu gaistuak labur kentzen espadira, su desonesta eta desordria ariman ezarten dizie.