Orrialde:Lopez 1782.djvu/311

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<310>

Erespetatu behar tiizi haren jujamendiak umilitate handireki eta sinhetsi, gobernathiak girenaz geroz haren zuhurtzia muga gabiaz, heltzen direnak oro guretako hobenen den bezala heltzen direla; hortzaz beti segurtathiak izan behar diizi eta sinhetsi, haren huntarzunak eta miserikordiak permetitzen thienian deztorbu suerte horiek, ezthiela besterik desiratzen huntarzun handiena bezik. Jinkoak nahi tizi gidatu zelurat sofrikerien edo phenen bidiaz anitz arima, zoin salbamenduko bide guthiago phenoz batetarik ereman balitu galduko baitziren. Zunbat jende nahigabek eta aflikzionek eztute bere bihotz oroz Jinkoaganat konbertitzen eta bere bekathiez egiasko doliareki hiltzera ekarten? Zunbat phenen medioz bestela damnatu ziratekeenetarik ezta salbatu? Halaz, zer ere iduri baitzagu punimendu edo Jinkoaren gaztigu bat dela, ardura haren grazia eta miserikordia handi bat duzu.

Makabeen bigerren liburia iskiribatu dien Autorrak, erran onduan Judiuak zoiñen handiski gaiski tratathiak izan ziren Antioxus Erregeren pian, nola hainbeste mundu edo jende hilarazi zien: gazthiak, zaharrak, gizonak, emazthiak, paubriak, aberatsak, errumesak, nobliak, batere urrikari edo gupidarik gabe; nola orano orduko Tenplu seinduko gauza