<309>
ere egiten ahal dugun gauzarik hobena duzu heen etsenpliaren segitzia: Jinkoaren probidenziaren mania egina, haren borondathia konplithia izan dadin desiratzia. Ezin aboro seindimendu hun bat duzu, Jinkoak nahi dienaren haren xede beretan eta hark nahi dien manera berian nahi ukeithia.
Posidoine deitzen den Autor batek erraiten dizi Seint Augustinen bizitziaren istorian, Bandalek Afrika oro hiragarri herioz eta beste anitz damus beterik ezarten zuten denboran, Apespiku handi horrek bere buria konsolatzen ziela zahar baten erran huntzaz: gizon kurajoz batek eztu behar estonatu zerbait gauza handi bailiz bezala, ikuzthiaz etxetako zurthajiak eta harriak erorten eta gizon mortalak hiltzen. Gu arrazoin handiagoreki konsola gieztezu deztorbu suerte hetan, orhitzen bagira gauzak oro Jinkoaren ezkutik jiten direla, haren borondathia hala dela; eta zertako Jinkoak zunbait aldiz gizonak aflijitzen thien guk ez jakinik ere, segur duzu beti justoki egiten thiela. Dabitek erraiten dizi: Jinkoaren Jujamendiak leize barna batzu tuzu; gure ispirithiak flakuei eta laburrei tuzu haren arrazoiñen eta segrethien endelgatzeko: ezi nor da ezagutzen thienik Jinkoaren nahiak zoin diren, edo nor deitathia izan da haren deliberuen konseillura?