<232>
haztera zuatzela, erran nahi baita Sakrifiziuaren, zointan present izaithia ezpaitzitzeen permis. Hori duzu Mezaren hirur pharthetarik prinzipalena, zeren hortan egiten baita Konsekrazionia eta Apezak ordian oferitzen baitu Aita Eternalari bekathien barkamendiaren jardiresteko Sakrifiziua. Ordutik hazten ere duzu ahapetik minzatzen Sakrifiziuaren tenorera hurran delakotz eta otoitzen emeki erraiten, Mezan direnek inzun eztiroten bezala eta hori Jesu-Kristok egin zien bezala egiteko, zoin Pasioniaren aitzinexian joan izan baitzen Efremeko Hirirat Desertu baten aldera eta egon zunbait denboras agertu gabe mundiaren aitzinera. Apezak ezkiak ikuzten tizi Jinkoari Sakrifiziuaren oferitzeko pundian, guri erakazteko zoin xahu izan behar giren Sakrifizio hartala hurrantzeko. Gero populiaren alderat izultzen duzu, Meza inzuliarrer gomendatzen dereelarik harekin Jinkoaren otoitzia, Jinkoaren Majestathiaren gogarako izan dadin Sakrifizio hura eta gero, ahapetik zunbait otoitza egiten dizi. Apal minzatzia utzirik, berris Prefaziua goratik erraiten dizi, zoin baita preparazione berheziago bat, zoinzaz Apeza Sakrifizio hartala preparatzen baita eta denbora berian fidelak prepararazitzen baititu. Hartakotz, Prefazioniaren hatsian fidelak etshortatzen tizi