<231>
aitzinian haren aitortzeko eta aithor edo fede hartan hiltzeko. Ebanjeliuan, Eliza handietan edo Kathedraletan ganderak pizten tizie erakazteko dotrina hura arimen argia dela, Jinkoaren Semiak mundura ekarri dien argia Mairien argitzeko eta Iseraeleko Populiaren gloriatako; eta Ebanjeliua zuti inzuten duzu, erakasteko beti prest egon behar girela gogotik hari obeditzeko eta haren sustengatzeko.
Kredua erraiten duzu, zointan baitaude gure fediaren pundu edo artikulu eta misterio prinzipalak, zoin baita Ebanjeliuaren dotrinatik idokiten dugun fruthia, eta hortan akabatzen duzu mezaren lehen pharthia, zoin bestalde deitzen baita Bateatzekuen Meza, zeren Elizaren hatsarrian, bateatu nahi zirener —ala ziren Judio, ala Mairu— ezpaitzen permis pharte horren inzuthia bezik, Jinkoaren legiaren edo hitzaren ikazteko.
Bigerren Mezaren pharthia Oferendatik Paterreranokuan duzu eta deitzen duzu purki Sakrifiziuaren Meza, zointhan ezin idireiten baitira Giristiñuak bezik, eta hartakotz, Elizaren lehen denboran Ebanjeliua kantatzen zien Ministruak manatzen zitizin goraki Bateatu etzirenak Elizatik jalgitzera, erranez: zuazte, Giristiñuen Meza haztera duha, endelgarazi nahi baileree bezala ordian Mezaren