Orrialde:Lopez 1782.djvu/177

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<176>

lumak iskiriba diro hoberik, hitz hok beno: JINKOA DELA ERREMESTHIATU? Nehork etzirozu deuz laburragorik erran ahal, ez maitagarriagorik inzun, ez goragorik endelga, ez prootxosagorik egin ahal Jinkoari eskerren emaithia beno. Jinkoak berak ere beti hainbeste plazer hartu dizi gizonen ezkerretan eta heen erremesthiamendusko sendimendietan, nun zerbait fabori berhezi egiten zienian bere populiari, nahi baitzien kanta zezakoten berheala eskerresko edo laudoriosko kantika bat. Emozu Jinkoari —ziozu Dabitek— laudoriosko sakrifizio bat eta iskiritura seindia, Patriarkek eta Iseraeleko haurrek zerbait hungi berhezi Jinkoaganik errezebitu onduan kantatzen zitusten kantikez bethia diagozu.

Seint Jeromak erraiten dizi, Judiuek, aitzinekuek ondokuer erakatsis, sinhestetan zirela Errege Ezexiasen eritarzuna —zointarik hiltzer baitzen— Jinkoak igorri zerakola punimendutako, zeren mirakuluz libratu izan onduan bere etsai Asirienen armada ikaragarritik Jaunaren Ainguriaz —zoiñek hetarik bederatzitan hogei eta bost mila soldado gau batez hil uken baitzien—, etzielakotz Jinkoa erremesthiatu laudoriosko kantika batez. Eta Seint Augustinek, minzo delarik Jesu-Kristok sendotu zithien hamar lepraziez, erraiten dizi mundiaren Salbazaliak sendotu onduan, erremesthiatzera