Orrialde:Lopez 1782.djvu/176

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<175>

behar dugun frutu edo prootxu handienetarik bat, eta hartako otoitzan ardura intseatu behar diizi, erraitetik jiten giren maneran, amoriosko aktuen egitera. Oroz gañetik finka giten gure bihotz oroz gure burien Jinkoari oferitzera, gutzaz egin dezan nahi diena nahi dienian eta nahi dien bezala; gure ispirithian hartuz gauza eta okasione phenosak oro, bedera-bedera eresoli dezagun hetan gure burien Jinkoaren ezkura uztera, eta egin aktak gogotik besarkatzez Jinkoaren borondathiak okasione hetan gureganik galdatzen thiela uzte dugun gauza guziak; ezi hola egithia net prootxoz duzu eta perfekzioneko bidian aitzinarazitzen gitizi, eta erakasten Jinkoaren amoriuas bihotzak untsa bethiak ditugula.


HAMABOSTGERREN KAPITULIA [II/7/6]

Jinkoaren eretzerako ezkerresko edo erremesthiamendusko seindimendiaz

Jesu-Kristoren Pasioniaren Misteriuen meditatzian uken behar dugun laurgerren seindimendia diagozu Jinkoaren alderako ezkerrian eta haren erremesthiatzian. Zer —ziozu Seint Augustinek— gure ispirithiak pentsa diro, mihiak erran diro,