<149>
ez konsentitzeko, ez Jinkoaren mortalki ofensatzeko. Hara zertan izan behar dien otoitzaren fundamenak, eta hortan gañan behar zi nehork berheziki finkatu, bihotzetik anitz aktaren hartan azkartzeko eginez, ezi guk beharren dugun gauza duzu, beti gogua emaithia eta indar hartzia gure natura flako eta kanbiakorraren kontre, bena fundamen hori behin ezarris geroz, batbedera intsea bedi jardirestera nahi dien bertuthiaren eta perfekzioniaren. Jinkoak plazer espadu altxatu meditazione suerte gorago batetara, hartzaz tristatu eta gaitz hartu gabe, beti Jinkoaren huntarzuna berdin eremesthia beza, seindutarzuna eztenaz geroz preziski eztekathia otoitza alxathiaren dohaiñari, bena xoilki Jinkoaren borondathiaren egithiari. Zuhurrak erraiten dizi: Jinkoaren beldur izan zite eta haren manamendiak begira itzazu, ezi hartan diagozu gizona oro; erran nahi baita, gizonaren eginbide, obligazione, perfekzione eta suerte hun guziak.
Orai heben urrentzian ororendako konsolagarri den moien baten esplikatzera nihazu. Noiz eta ere meditazionian ezpaituzu seinditzen nahi zindukeen bezanbat gozo, eta auherretan intseatzen baitzira arimaren Jinkoareki juntatzera amorio bero batez, intsea zite amorio eta gozo hetara heltzeko desir handi batzuren zu beithan