<148>
xoilki meditazioneko hutsen ereparatzeko, bena orano haren perfeiki egiteko.
Seint Nila Abadiak erraiten dizi, noiz eta ere egunaz zerbait falta egiten baitugu, iduri diela berheala Jinkoak otoitzan haren punimendia emaiten deragula, zeren ordian gureganik urruntzen baita eta uzten baikitu idordura handi bathian. Orobat, noiz eta ere gure seindimendiak mortifikatzen baititugu eta zerbait gauzetan gure buriak benzitzen, berheala otoitzan pagia emaiten deragula ordenariuan beno grazia aboro emanez; erraiten dizi, noiz eta ere sofrituko baituzu pazienki gauza pheñoz eta nahigabesko zerbait, gero otoitzan haren fruthia edo prootxia errezebituko duzula. Seindu berak leku berian erakasten diraguzu beste moien net hun bat, otoitzala preparatzeko erran duguna bezalakotsu baita. Nahi baduzu —ziozu— otoitza hun bat egin, deuz eztezazula egin otoitzaren kontre denik eta giza hartan, Jinkoa zuri emanen duzu eta harekin ibiliko zira.
Bestalde, mundu orok jeneralki bere ispirithian untsa har beza, Jinkoaren egiasko zerbitxari baten arrangurarik handienak izan behar diela bere seindimendien mortifikatzian, bere bihotzaren xahatzian, bekatu orotarik begiratzian eta beti eresoluzione fermo bathian irauthian behin ere deuzegatik ere bekatura