<126>
jakin diro zer frutu otoitzatik idokiko dien? Erranen derauzut nola emaitera nuhen ezplikazionian. Eztea egia otoitzan xerkatu behar dugula gure arimako eritarzunen edo flakezien erremediuak? Gure burien, pasionen, habituda gaiztuen benzithia? Otoitzak jardiretsi behar dirauzkiguzu, biziuak utzirik, bizi berri eta seindu baten eremaiteko grazia. Hori hala denaz geroz, behar diizi otoitza hasi beno lehen luzaz gure beithan pentsaketatu, ezagutzeko zer den gure arimako gaitzik handiena, zerk hobekienik baratzen githien bertuthian aitzinatzetik eta zoin bekatutara giren erorienik. Hori batbederak untsa goguan hartu eta erabili behar zi, gero gartsukienik finkatu otoitzaren medioz ukeiteko behar dugun erremediuaren, gaitz borthizkienik hertsatzen githien biziotik sendotzeko, eta meditazione egiteko preparazione guziak zerratu behar diizi hartarako pundien edo izarien goguan untsa hartzian. Orai berian, gizonen eztimiaren eta laudoriuen jardiretsi nahisko gutizia handi batek phenatzen zitu eta mesperetxurik thipienen hain minbera egiten, nun zunbait aldiz gaitzi zautzula erakasten baituzu. Ezagutzen duzu hori dela zure etsaik handienetarik bat, zure bertuthian aitzinatzetik hobekienik baratzen zithiena, zure arimako bakia eta pausia hobekienik galarazitzen