Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/445

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Kleopasena eta Maria Magdalena.

26 Ikhus zitzanean bada Jesusek bere ama, eta maite zuen diszipulua han zegoela, diotsa bere amari: Emazteá, horrá hire semea.

27 Gero diotsa diszipuluari: Horrá hire ama. Eta orduandanik rezebi zezan hura diszipuluak beregana.

28 Gero nola baitzakian Jesusek ezen berze gauza guziak ja konplitu ziradela, konpli ledinzát Skripturá, erran zezan: Egarri naiz.

29 Eta unzi bat zen han binagrez betherik ezarria. Eta hek bethe zezaten sponjia bat binagrez, eta hisopoaren inguruan ezarririk, presenta ziezoten ahora.

30 Eta hartu zuenean Jesusek binagrea, erran zezan: Guzia konplitu da. Eta burua beheraturik renda zezan spiritua.

31 Orduan Juduék, ez laudenzat krutzean gorputzak Sabathoan, zeren orduan baitzén preparazioneko eguna (ezen Sabath hartako egun handia zen), othoitz zegioten Pilati hauts litezen haién zangoak, eta khen litezen.

32 Ethor zitezen bada jendarmesak, eta hauts zitzaten lehenaren zangoak, eta berze harekin kruzifikatu zenarenak.

33 Baina Jesusgana ethor zitezenean, ikhusirik ja hura hil zela etzitzaten hauts haren zangoak.

34 Baina jendarmesetarik batek dardoaz haren seihetsa iragan zezan, eta bertan ilkhi zedin odol eta ur.

35 Eta ikhusi duenak testifikatu ukhan du, eta