Bur-hezur plaza deitzen denera, eta Hebraikoz Golgota,
18 non kruzifika baitzezaten hura, eta harekin berzerik biga, alde batetik eta berzetik, eta Jesus artean.
19 Eta skriba zezan titulu bat Pilatek, eta ezar zezan haren krutze gainean. Eta zen skribatua: Jesus Nazareno Juduen Regea.
20 Titulu haur bada Juduetarik anhitzek irakurt zezaten, ezen zibitate aldean zen Jesus kruzifikatu zen lekhua. Eta zen skribatua Hebraikoz, Grekez, eta Latinez.
21 Ziotsaten bada Pilati Juduén Sakrifikadore prinzipalék: Eztezála skriba “Juduén Rege”, baina berak erran duela “Juduén Regea naiz”.
22 Ihardets zezan Pilatek: Skribatu dudana, skribatu dut.
23 Bada jendarmesék Jesus kruzifikatu zutenean har zitzaten haren abillamenduak (eta egin zitzaten laur parte, jendarmesetarik batbederari zeini bere partea), jaka ere har zezaten. Eta jaká zen jostura gabe gainetik guzia ehoa.
24 Erran zezaten bada bere artean: Eztezagula hura erdira, baina dagigun harzaz zorthe zeinen izanen den. Eta haur, Skriptura konpli ledinzát, dioela: Ene abillamenduak partitu ukhan dituzté bere artean, eta ene abillamenduaren gainean zorthe egotzi ukhan duté. Bada jendarmesék gauza hauk egin zitzaten.
25 Eta zeuden Jesusen krutzearen aldean, haren ama eta haren amaren ahizpá, Maria