Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/439

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


eta berze diszipulu bat, eta diszipulu hura zen Sakrifikadore subiranoaren ezaguna, eta sar zedin Jesusekin batean Sakrifikadore subiranoaren salán.

16 Baina Pierris borthaldean kanpotik zegoen. Ilkhi zedin bada berze diszipulu Sakrifikadore subiranoaren ezaguna, eta minza zekión neskato borthalzainari, eta sar erazi zezan Pierris.

17 Eta erran ziezón Pierrisi neskato borthalzainak: Ez othe aiz hi ere gizon hunen diszipuluetarik? Dio hark: Ez naun.

18 Eta zeuden han zerbitzariak eta ofizierak ikhatz khanborra eginik, ezen hotz ari zen, eta berotzen ziraden; eta zen hekin Pierris ere eta berotzen zegoen.

19 Sakrifikadore subiranoak bada interroga zezan Jesus bere diszipuluéz eta bere doktrináz.

20 Ihardets ziezón Jesusek: Ni publikoki minzatu izan natzaiók munduari, nik bethiere irakatsi ukhan diat sinagogán eta tenplean, nora Juduak alde guzietarik biltzen baitirade, eta sekretuan ez nauk minzatu deus.

21 Zergatik interrogatzen nauk ni? Interroga itzak ni zer minzatu natzaien enzun dutenak; hará, hek ziakié zer erran dudan nik.

22 Eta gauza hauk hark erran zituenean, present ziraden ofizieretarik batek zihor kolpe bat eman ziezón Jesusi, zioela: Horrela ihardesten draukak Sakrifikadore subiranoari?

23 Ihardets ziezón Jesusek: baldin gaizki minzatu banaiz, testifika ezak gaizkiaz. Eta baldin