nik hi ezagutu aut; eta hauk ezagutu dié ezen hik ni igorri nauala.
26 Eta ezagut erazi diraueat hire izena, eta ezagut eraziren, hik niri on eritzi drautan onheriztea, hetan denzát, eta ni hetan.
KAP. XVIII.
1 Krist baratzean, 2 Judasez traditzen. 13 Anasgana eta Kaifasgana eramaiten. 15 Pierrisek jarreikirik, 17, 25 harzaz ukhatzen. 19 Kaifasek Krist interrogatzen, 28 gero Pilatgana dute eramaiten. 31, 37 Kristek Juduen Rege dela konfesatzen. 37 Zertara ethorri den Krist mundura. 40 Barabas largatu.
1 Gauza hauk erran zituenean, ilkhi zedin Jesus bere diszipuluekin Zedrongo torrentaz berze aldera, non baitzén baratze bat, zeinetan sar baitzedin hura eta haren diszipuluak
2 Eta bazakian lekhu hura Judasek ere, zeinek traditzen baitzuen hura, ezen anhitzetan Jesus bildu izan zen hara bere diszipuluekin.
3 Judas bada harturik soldadozko banda bat, eta Sakrifikadore prinzipaletarik eta Fariseuetarik ofizierak, ethor zedin hara lanternekin eta torxoekin eta harmekin.
4 Jesusek, bada, zakizkialarik haren gainera ethorteko ziradenen gauza guziak, aitzinaraturik erran ziezén: Noren bilha zabiltzate?
5 Ihardets ziezoten: Jesus Nazarenoren. Dioste Jesusek: Ni naiz. Eta hekin zegoen Judas ere