munduak hek gaitzetsi ukhan zitik, zeren ezpaitirade mundutik, nola ni ere ezpainaiz mundutik.
15 Eztiat othoitz egiten khen ditzán hek mundutik, baina begira ditzán gaixtotik.
16 Eztituk mundutik, nola ni ere ezpainaiz mundutik.
17 Sanktifika itzak hek eure egiáz: hire hitza duk egiá.
18 Nola ni igorri bainauk mundura, nik ere igorri zitiat hek mundura.
19 Eta hekgatik sanktifikatu diat neure burua hek ere sanktifikatuak diradenzát egiáz.
20 Eta eztiat hekgatik solament othoitz egiten, baina haién hitzaz ni baithan sinhetsiren dutenakgatik ere bai,
21 guziak bat diradenzát, nola hi Aita baitaiz nitan, eta ni hitan, hek ere gutan bat diraden, sinhets dezanzat munduak ezen hik ni igorri nauala.
22 Hik niri eman drautan gloriá, nik ere eman diraueat haei, bat diradenzát gu ere bat garen bezala.
23 Ni nauk hetan, eta hi nitan, perfekto diradenzát bat berean, eta ezagut dezan munduak ezen hik ni igorri nauala, eta maite dituala hek ni maite ukhan nauán bezala.
24 Aitá, niri eman drauzkidanak, nahi diat non bainaiz ni, hek ere diraden enekin, kontenpla dezatenzát ene gloria hik niri eman drautána, ezen maite ukhan nauk mundua funda zedin baino lehendanik.
25 Aita justoá, munduak hi ez au ezagutu, baina