Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/348

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


60 Eta Pierrisek dio: Gizoná, etzeakiat zer erraiten duán. Eta bertan oraino hura minzo zela, jo zezan oillarrak.

61 Orduan itzulirik Jaunak Pierrisganat beha zezan, eta orhoit zedin Pierris Jaunaren hitzaz, nola erran ukhan zeraukan, Oillarrak jo dezan baino lehen hiruretan ukhaturen nauk.

62 Eta kanporat ilkhirik Pierrisek nigar egin zezan mingi.

63 Eta Jesus zadukaten gizonak, trufatzen ziraden harzaz, eta zehatzen zutén.

64 Eta hura inguru estalirik haren begitharteari zeraunsaten, eta interrogatzen zuten, zioitela: Profetiza ezak nor den hi jo auena.

65 Eta anhitz berze gauzarik erraiten zutén haren kontra desondratzen zutela.

66 Eta argitu zenean bil zitezen populuko Anzianoak, eta Sakrifikadore prinzipalak, eta Skribák, eta eraman zezaten hura bere konseillu barnera,

67 zioitela: Hi aiz Krist? Erran iezaguk. Eta erran ziezén: Baldin erran badiezazuet, eztuzue sinhetsiren;

68 eta baldin interroga bazaitzatet ere, ez nauzue ihardetsiren, ez eta joaitera utziren.

69 Hemendik harát gizonaren Semea jarria izanen da Jainkoaren berthutearen eskuinean.

70 Orduan erran ziezoten guziék: Hi aiz bada Jainkoaren Semea? Eta hark erran ziezén: Zuek diozue ezen ni naizela.

71 Eta hek erran zezaten: Zer gehiago testimoniaje falta gara? Ezen geurok enzun dugu beraren ahotik.