50 Eta jo zezan hetarik batek Sakrifikadore prinzipalaren zerbitzaria, eta edeki ziezon eskuineko beharria.
51 Baina ihardesten zuela Jesusek erran zezan: Utzitzazue egitera hunadrano. Eta haren beharria hunkirik, senda zezan hura.
52 Gero erran ziezén Jesusek harengana ethorri ziraden Sakrifikadore prinzipalei, eta tenpleko kapitainei, eta Anzianoei: Gaixtagin baten ondoan bezala ilkhi izan zarete ezpatekin eta uhekin?
53 Egun oroz zuekin ninzela tenplean, eztituzue eskuak hedatu ene gainera, baina haur da zuen oren hura, eta ilhunbearen botherea.
54 Orduan hatzamanik hura eraman zezaten, eta sar erazi zezaten Sakrifikadore subiranoaren etxean. Eta Pierris jarreikiten zaión urrundanik.
55 Eta sua biztu zutenean salaren erdian, eta elkharrekin jarri ziradenean, jar zedin Pierris ere haién artean.
56 Eta ikhusi zuenean hura neskato batek su bazterrean jarria, hari begi eratxekirik erran zezan: Haur ere harekin zen.
57 Baina ukha zezan harzaz, zioela: Emazteá, eztinat ezagutzen hura.
58 Eta aphur baten buruan berze batek hura ikhusirik erran zezan: Hi ere hetarik aiz. Baina Pierrisek diotsa: Gizoná, ez nauk.
59 Eta kuasi oren baten buruan, berze batek seguratzen zuen, zioela: Segurki haur ere harekin zen, ezen Galileano da.