Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/315

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


iltzen bainaiz!

18 Jaikirik joanen naiz neure aitagana, eta erranen draukat: Aitá, huts egin diat zeruaren kontra, eta hire aitzinean.

19 Eta gehiagorik ez nauk digne hire seme deitzeko; egin nezak eure alokazeretarik bat bezala.

20 Jaikirik bada ethor zedin bere aitagana. Eta hura oraino urrun zela, ikhus zezan bere aitak, eta konpasione har zezan, eta laster eginik egotz zezan bere burua haren lephora, eta pot egin ziezon.

21 Eta erran ziezón semeak: Aitá, huts egin diat zeruaren kontra, eta hire aitzinean, eta gehiagorik ez nauk digne hire seme deitzeko.

22 Orduan erran ziezén aiták bere zerbitzariei: Ekharzue arropa prinzipalena, eta jaunz ezozue, eta emozue erhaztun bat bere eskura, eta zapatak oinetara,

23 eta ekharririk aretze gizena, hil ezazue, eta jaten dugula atsegin har dezagun.

24 Ezen ene seme haur hil zen, eta harzara biztu da; galdu zen, eta eriden da. Eta has zitezen atsegin hartzen.

25 Eta zen haren seme zaharrena landán, eta ethorten zela etxeari hurbildu zaionean, enzun zitzan melodiá eta danzák.

26 Eta deithurik zerbitzarietarik bat, interroga zezan hura zer zen.

27 Eta hark erran ziezón: hire anaie ethorri izan duk, eta hil ukhan dik hire aitak aretze