8 Edo zein emazte hamar drakma dituenek, baldin gal badeza drakma bat, eztu argia bizten eta etxea eskobatzen, eta bilhatzen dilijentki hura eriden dezakeno?
9 Eta eriden duenean, deitzen ditu emazte adiskideak eta auzoak, dioela: Alegera zaitezte enekin, ezen eriden dut galdu nuen drakmá.
10 Hala, diotsuet, bozkario izanen dela Jainkoaren Aingeruén aitzinean, bekhatore emendatzen den baten gainean.
11 Halaber erran zezan: Gizon batek zituen bi seme,
12 eta hetarik gaztenak erran ziezón aitári: Aitá, indak onhasunetik niri heltzen zaitadan partea. Eta parti zietzén onak.
13 Eta egun gutiren buruan, guziak bildurik seme gaztenor joan zedin herri urrun batetara, eta han irion zezan bere onhasuna, prodigoki bizi izanez.
14 Guzia despendatu ukhan zuenean, egin izan zen gosete gogor bat herri hartan, eta hura has zedin behar izaten.
15 Eta joanik lekhu hartako burjés batekin jar zedin, eta hark igor zezan bere posesionetara urdén bazkatzera.
16 Eta desir zuen urdék jaten zuten maginxetarik bere sabelaren bethatzera, eta nehork etzeraukan emaiten.
17 Eta bere buruari ohart zekionean, erran zezan: Zenbat alokazer diraden ene aitaren etxean ogia frango dutenik, eta ni gosez