Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/250

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


zer eginen dugu?

13 Eta hark erran ziezén: Deus ordenatu zaizuen baino gehiago eztezazuela erekhar.

14 Interroga zezaten jendarmesek ere, zioitela: Eta guk zer eginen dugu? Eta dioste: Nehor eztezazuela tormenta, ez injuria; eta kontenta zaitezte zuen gajéz.

15 Eta populua beha zegoela, eta guziék bere bihotzetan pensatzen zutela Joanesez, eia hura lizatenez Krist,

16 ihardets zezan Joanesek, erraiten zerauela guziei: Egia da nik batheiatzen zaituztet urez, baina heldu da ni baino borthitzago dena, zeinen zapatetako hedearen laxatzeko ezpainaiz digne; hark batheiaturen zaituzte Spiritu Sainduaz eta suz.

17 Zeinen bahea haren eskuan izanen baita, eta garbituren du xahu bere larraina, eta bilduren du bihia bere granerera, baina lastoa xoil erreren du behin ere hiltzen ezten suan.

18 Bada, anhitz berze gauzaz ere exhortatzen zuela, ebanjelizatzen zeraukan populuari.

19 Baina Herodes tetrarka harzaz reprehenditzen zenean, Herodias bere anaie Filiperen emazteagatik, eta berak egin zituen gaixtakeria guziakgatik,

20 eratxeki zezan haur ere berze guzién gainera, ezar baitzezan Joanes presoindegian.

21 Eta gertha zedin populu guzia batheiatzen zela, eta Jesus batheiaturik othoiztez zegoela, ireki baitzedin zerua,