komarka guzira, predikatzen zuela emendamendutako Baptismoa bekhatuén barkhamendutan,
4 Nola baita skribatua Esaias profetaren hitzen liburuan, dioela: Desertuan oihuz dagoenaren boza da, Aphain ezazue Jaunaren bidea, plana itzazue haren bideskák.
5 Haran guzia betheren da, eta mendi eta mendiska guzia beheraturen da, eta makhur diraden gauzák xuxenduren dirade, eta bide ikhezuak planaturen,
6 Eta ikhusiren du haragi guziak Jainkoaren salbagarria.
7 Erraiten zerauen bada harenganik batheia litezenzat ethorten ziraden jendetzei: Bipera kastá, nork abisatu zaituzte ethorteko den hirari ihes egiten?
8 Egin itzazue bada fruktu emendamenduaren digneak, eta etzaiteztela has erraiten zeurok baithan: Abraham dugu aita; ezen badiotsuet, Jainkoak harri hautarik ere Abrahami haur suszita ahal diezakeola.
9 Bada ja aizkora ere arborén errora ezarria da; beraz arbore fruktu on egiten eztuen guzia pikatzen da, eta sura egoizten.
10 Orduan interroga zezaten jendetzék, zioitela: Zer eginen dugu beraz?
11 Eta ihardesten zuela erran ziezén: Bi arropa dituenak eman biezo eztuenari, eta jatekorik duenak, halaber egin beza.
12 Ethor zedin publikanoetarik ere batheia litezenzat, eta erran ziezoten: Majistruá,