Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/111

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


21 Orduan harengana hurbildurik Pierrisek erran zezan: Jauna, zenbatetarano bekhatu eginen du ene kontra ene anaiek, eta barkhaturen draukat? Ala zazpitarano?

22 Diotsó Jesusek: Eztiotsát zazpitarano, baina zazpitan hirurogei eta hamarretarano.

23 Halakotz da konparatu zeruetako resumá beré zerbitzariekin kontu egin nahi ukhan duen rege batekin.

24 Eta kontu egiten hasi zenean, presenta zekión bat, hamar milla talent hari zor zeraukanik.

25 Eta zeren hark ezpaitzuen nondik paga, mana zezan haren Jaunak sal ledin hura, eta haren emaztea, eta haurrak, eta zituen gauza guziak. Eta zorra paga ledin.

26 Halakotz zerbitzari hunek bere burua lurrera egotzirik suplikatzen zuen hura, zioela: Jauna, auk pazienzia enegana, eta guzia pagaturen drauát.

27 Orduan konpasione harturik zerbitzari haren Jaunak, utzi zezan, eta zorra kita ziezon.

28 Baina ilkhirik zerbitzari hunek eriden zezan bere zerbitzarikidetarik bat, ehun dinero zor zeraukanik. Eta hura hatzamanik ithotzen zuen, zioela: Paga nezak zor duanaz.

29 Eta bere zerbitzarikideak haren oinetara bere burua egotzirik othoitz egiten zeraukan, zioela: Auk pazienzia enegana, eta guzia