ehun ardi baditu, eta hetarik bat errebela badadi, eztitu laurogei eta hemeretziak utziten, eta mendietara joanik eztu errebelatu zena bilhatzen?
13 Eta baldin gertha badadi eriden dezan hura, egiaz erraiten drauzuet ezen bozkario gehiago duela harzaz, ezen ez laurogei eta hemeretzi errebelatu etziradenez.
14 Halaber ezta zuen Aita zeruetan denaren borondatea xipi hautarik bat gal dadin.
15 Eta baldin hire anaiek hire kontra faltatu badu, oha eta reprehendi ezak hura, hire eta haren beraren artean. Baldin behatzen bazaik, irabazi duk eure anaiea.
16 Baina baldin behatzen ezpazaik, har itzak eurekin oraino bat edo biga, biga edo hirur testimonioren ahoan hitz guzia fermu denzat.
17 Eta baldin haei behatzen ezpazaie, errók Elizari. Eta baldin Elizari behatzen ezpazaio, albeiheduka pagano eta publikano bezala.
18 Egiaz erraiten drauzuet, zer ere lothuren baituzue lurrean, lothua izanen da zeruan; eta zer ere laxaturen baituzue lurrean, laxatua izanen da zeruan.
19 Berriz diotsuet ezen baldin zuetarik bigek konsenti badezate lurraren gainean, eska ditezen gauza guzia eginen zaiela ene Aita zeruetan denaz.
20 Ezen non baitirade biga edo hirur bildurik ene izenean, han naiz haién artean.