<1184v>
Ene perlea, enzun egizu,
badezu borondaterik;
zure entendimentua bego
gutxitan iratzarrik.
Conjuro
Tortolatxoa ebilten da
bakotxik maiaz ilean,
bere laguna galdu jakin da
tristerik soledadean.
Konjuraetan oi eta zaitut,
kurela, poridadean,
gabaz-egunaz oi zabilzela
negarrez ene atzean.
Unikornio, animal fortitz
animal oen artean,
umillaetan oi eta jako
dama bat dakusenean.
Konjuraetan oi eta zaitut,
oean zauzidenean
gogaberatu zakezkedala
begioz nakusunean.
Pelikanoak amorioz
umeak dagianean,
bere odolaz mantenitzen dau
guztiak azi artean.
Konjuraetan zaitut, laztan,
ni gabaz nabilenean,
zeure bularrok jan dagizula
zeurgana sartu artean.
Prosigue
Konjuraetan oita deutsut
gorputzeango aragiok,
nigana manso dakarkezula
zeure begitxo lindo biok.
Prosigue
Munduan ezta
[...]