<1184r>
A16 Ene laztana, ene lindea…
Ene laztana, ene lindea,
banago beti gaxorik;
ene negarrau enzun egizu,
badozu borondaterik.
Zeure biotza bera bekizu,
badozu piedaderik;
oi ni onela penaetan
ez dozu errazoarik.
Ni zugaz amoraduagaiti
eztaukat nik bearrik,
zegaiti ene eskuan ez zan
egiten beste gauzarik.
Neure biotza or daukazu,
ondo kateaz loturik.
Libertadea aregaz dago;
ni, barriz, beti bakarrik.
Pensamentuau daukadala
zuregan enklabadurik,
neurgaz sekula egiten ez dot
zuregaz baxe konturik.
Zuk, barriz, nigaz ez daukazu
bapere memoriarik
sekula, oita ez badeutsut
egiten serbiziorik;
kausaetan dau ez jakiteak
zure gogoko barririk;
bestela bere nigan ez dago
zurea ez dan gauzarik;
zure izenaz oita daukat
guztiak señaladurik;
zugana deudan amorioak
oi iñon ez dau kaburik;
oi zugan, barriz, piedadeak
sekula komienzurik:
linda damea, erruki nauka,
ez dodan gero kulparik.
Zu lakoagan ez leuke bear
krueldadeak parterik;
Amoreorrek egin ez oi dau
kurelez konfradiarik.
Oi zuk ni ondo trataetako
asko da nigan kausarik.
Amore poderosoa, jauna,
ni belauriko jarririk
mesede baten eske nagozu,
ez beaxako berbarik;
damatxo baten amoreminak
narabil desterradurik.
Ene biotzau a serbitzeko
jarri zan obligadurik;
sekula ondo arzaiten eztau
oi nik desodan gauzarik;
sekula goardaetan eztau
oi zure mandamenturik;
estimaetan ezertan eztau
oi zure serbitzaririk.
Onetan zuri egiten jatzu
oi asko agrabiorik;
dama kurelau, arren, efinzu
oi ondo gaztigaturik.
Sekula bestek oi eztagian
artu atrebimenturik,
konjuro gogor parebaga bat
daukat ordenadurik.
Otorgaduko deustazula
asko deut esperanzarik;
asi gura dot zuregan, jauna,
oi baietz konfiadurik.