Orri hau berrikusi gabe dago
<1172r>
Leku onean topadu gara,
Jaun Zerukoak gurarik;
oi apeadu bear neuke,
badozu borondaterik.
Ene laztana, solas daigun
geurtxeok biok bakarrik.—
—Jaun Zerukoaen amorearren,
jauna, zaoza geldirik;
basoan neurau bakarrik nago,
ze begit agrabiorik.—
—Ene laztana, ezin neike
nik orrelako gauzarik;
kulpa andia ezarri leidae,
eiza galdu banegi.—
—Jentilonbrea, ez neikezu
neure bizian berbarik,
oi eta bardin ezpazeegit
oi orain itxi librerik.
Biar-eziak urrean datoz;
arren, betorke ebeti.
Al dagidana nik egingo dot,
ez artu atsekabarik.—
—Orrela gura dozun azkero,
ezin neike besterik.
Domekaan etorriko naiz,
eztot egingo faltarik.
Askotan ondo geratu zatez,
ene lindea, bakarrik.