Orrialde:Lazarraga ABatalak.djvu/40

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<1171v>


Ene laztana, enzun nagizu;

arren, ez artu penarik;

neure peneau esan bear dot,

ezin neonge ixilik.

Donzellatxoa, egun batean

oi eta ninzan etorri

zure lekura, flordelisea,

oi inor baga bakarrik.

Zeure etseko portaleetan

oita zeonzen jarririk;

neure begiok goratu neben;

ez neben pensamenturik,

dama galanta, an zeonzela

oita zeurori bakarrik.

Atrebimentuz usadu neben,

banago gaztigaturik;

itaundu nagon poridadean

beste donzella bateri

nola ereizun zeure izenaz;

eranzun zidan: Katalin.

Oi, arrezkero, Jaun Zerukoak

bertxeak daki bakarrik,

Katelinatxo, nola nagoan

amoreminez gaxorik.

Zuk baxe inork ezin liket

munduan remediorik;

ene laztana, osa nazazu,

ez egin beste gauzarik.