Orri hau berrikusi gabe dago
<1164v>
A3 Joan gura dot ekustera…
Joan gura dot ekustera
nik on deretxadanari;
joan gura dot ekustera,
ark ilte naben gero ni.
Lastimadurik joango nax
amoreaz da fedeaz,
beti bere erruki naben
munduak eta genteak.
Ezin faltarik neidio
nik on deretxadanari.
Joan gura dot ekustera
ark ilte naben gero ni.
—Zu ekustera etortearren,
ene lindatxo maitea,
penarik asko iragaro dot
egunean da gabean.—
Ona etorri naxan azkero,
eskerrik asko Jaunari.
Joan gura dot ekustera
ark ilte naben gero ni.
—Ene fedeau andia da ta
ondo tratadu nagizu;
oneinbat bider eriotzea
zerren emaiten didazu?—