Orrialde:Lazarraga ABatalak.djvu/31

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<1164r>


A2 Zu ekusi ta beste gauzarik…


[…]

Zu ekusi ta beste gauzarik

oi ezta zerren ekusi,

zegaiti alegriarik ez da

munduan zure parerik.

Ain kontenturik nago ni zugaz

nola zu nigaz gaxtoto,

zegaiti Jaunak egin ez naben

zure kontentamentuko.

Zure begiok nekusenean,

bertati neben ezautu

oi eta ezin zeindidala

neure bizian gozadu.

Ene laztana, ze daidizu

zeure gogoan pensadu

zuk ni gaxki tratadu arren

oi ni naxala aspertu.

Zegaiti emaiten deustazu

zuk onelako bizia?

Bizi naxala iragaiten dot

munduko pena guztiak.

Penado de tanta pena

nago zu ekusiz kero,

y ninguna cosa buena

oi enetako ez dago.