Orri hau berrikusi gabe dago
<151>
Jesu Kristo gure jaunak egi eban sentimentu andia pekatuakgatik, esaten ebala: Deus Deus meus respice in me quare me dereliquiste longe, &c. Kristiñauak negar egingo dau zizpuru andiagaz, eta biotzerean bere pekatuakgaiti, eta Jaungoikoari miserikordien eskatuko jako.
Kristok parkatu eusten kruxifikeetan ebeenai, eta aekgatik oraziño egin eutsan aita eternoari. Alan eriotzako orduan dagoanak begiratu bear dauka iñori ofensarik egin deutsan, eta dauko obligaziñoa parka eskeetea, eta berak arerioari parkatutea.
Jesu Kristo gure jaunak disponidu eta ordenadu zituzan bere gauza guztiak eriotzako orduan